top of page

 

Go Running! Biltzar-Azoka

 

I Korrikalariaren Biltzar-Azoka 2015

 Baluarte Biltzar-Jauregia eta Auditorioan

 

Maiatzaren 8, 9 eta 10a

 

Korrikalariaren Azokaren lehen edizio honek running, mendi-lasterketa eta triatloiaren munduari lotutako erakunde, talde, enpresa eta partikularrentzat elkargune eta erreferentzia puntua izatea zuen helburu.

 

 

Beharrezkoa eta interesgarria iruditzen zaigu geroz eta ezagunagoak bilakatzen ari diren diziplinak praktikatzen dituzten zale zein profesionalei informazioa, aholkuak, materiala edo nobedadeak hurbiltzea. Iruñean horrelako Biltzar-Azoka antolatzen den lehenengo aldia izan da.

 

 

 

Hobby & Aisialdiaren Azoka

 

 

I Hobby & Aisialdiaren Azoka 2014

Baluarte Biltzar-Jauregia eta Auditorioan

 

 

Irailaren 19, 20 eta 21a 

 

 

Hobby eta Aisialdiaren Azokaren xedea hiritar nafarrak eta Hobby-tzat eduki daitezkeen ariketekin erlazionaturiko produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa, asoziazio zein erakunde publikoak bat egitea izan da.

 

 

 

Hauek izan dira Azokaren helburu nagusiak:

 

 

- Material, gailu, jarduerak, kurtsoak, zerbitzuak, erakunde eta sektoreko enpresak jendeari hurbiltzea.

 

- Autoenplegu eta etorkizun profesionala sustatzea.

 

-Ongizate psikologikoa, gogobetetzea eta hazte pertsonala sustatzea.

 

- Harreman interpertsonalak piztea.

 

-Hiritarrei informazioa eta formakuntza eskaintzea, horretarako Azokan hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta jarduera ezberdinak antolatuz eta garatuz.

 

- Asteburuan denok ongi pasatzeko eratutako gune berri eta berezi batez disfrutatzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

SOFEVEN S.L., ekitaldien antolakuntzan, koordinazioan eta promozioan espezializatutako enpresa da, zerbitzu ezberdinen kudeaketa integrala eskaintzen duelarik. 


Sektorean esperientzia luzea duen lan-taldeak osatzen du Sofeven eta azoka, kongresu edo gaikako erakustoki korporatibo zein irekietan espezializatutako sustatzaile moduan aritzen da. Gure helburua, sormenaz baliatuz, ekitaldi bakoitzerako proposamen aproposena bilatu eta aurkitzea da.

 

Baliabide propioen kudeaketak kontrola errazten du, koordinazio bikaina ahalbideratuz. Era honetan, lortuko dugu bakarrik ekitaldiaren kalitatea ziurtatzea. Gainera, Sofevenek zerbitzu integrala eskaintzen duelarik, ekitaldiaren antolakuntzak dakartzan zerbitzuen behar ia guztiei erantzun ahal du azpikontratazioa saihestuz.

 

Behar izanez gero, bezeroak behar edo nahi dituen kanpo-baliabideak ere kudeatzen ditugu. Hala nola, ikuskizunak, katering zerbitzuak, laguntzaileak, etab.

 

Guri buruz

 

Osasun, Edertasun eta Ongizate Azoka

 

IV Osasun, Edertasun eta Ongizate Azoka 2015 

Baluarte Biltzar-Jauregia eta Auditorioan

 

Martxoaren 13, 14 eta 15a 

 

Aurreko edizioen harrera arrakastatsua dela eta Osasun, Edertasun eta Ongizate Azoka nahitaezko hitzordu bilakatu da profesionalentzat. Sektorearen nobedadeak aurkeztu eta bizimodu osasuntsua sustatzeko elkargune bikaina. 

 

Azokaren xede nagusia osasuna eta ongizatearen indartzea izaten jarraitzen du, horretarako kirola praktikatzea eta elikadura zaintzearen garrantziaz ohartarazi zein gorputzaren zaintze naturalaren indartzea bultzatzea helburu duelarik. Ariketa fisiko zein mentala, elikadura osasuntsu eta orekatua eta gorputz zaintzea izango dira Azokaren ardatz nagusi.

 

Merkataritza gunea da nabarmen, non erakusketari diren enpresa ezberdinek haien produktu, zerbitzu eta jardueren eskaintza hurbilduko duten. Era berean, Azokaren gaiarekin erlazionaturiko jardueren egitarau zabala garatuko da ekitaldia arindu, eta etorritako jendeari informazioa eta formakuntza eskainiz. Horretarako, hitzaldi, eztabaida eta tailerrentzat gune berezitu bat prestatuko da.

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page