top of page

© 2015 by Sofeven Eventos, S.L 

 

IV UMETXOAREN AZOKA

 

URRIAREN 30, 31 eta AZAROAREN 1ean

 

BALUARTE KONGRESU JAUREGIA

Erakusketa aretoan

 

 

 ORDUTEGIA: 11:30 - 14:30 

                        17:00 - 21:00 

 

 

SARRERA: Helduak € 1 - Haurrak 12 urterarte doan

 

OSTIRAL GOIZEAN SARRERA DOHANIK!!

 

Datu

orokorrak

Helburuak

 

 

Azken edizioen arrakastak bermatuta, Nafarroako Umetxoaren IV Azokak hain zabala den haurren merkatuaren erakusleiho izan nahi du. Eskaintza eta eskariaren arteko elkargune.

 

Bertan, haurdunaldi, amatasun eta orokorrean ume zein haurren mundua hurbilduko digute hainbat empresek haien produktu, zerbitzu eta jarduerak aurkeztuz. Era honetako ekitaldiak merkatuko azken nobedadeak aurkeztu eta izakinak likidatzeko aukera paregabea bilakatu dira. Gainera, bezeroarekin harreman zuzena errazten dute. Hau oso interesgarria da enpresa eta erakundeentzat; izan ere, kasu honetan, gurasoen iritzi, behar, nahi, duda eta kezkak ezagutzea eta argitzea ahalbidetzen du eratutako harreman zuzen horrek.

 

IV Umetxoaren Azokan, merkataritza gunea da nabarmen. Bertan, erakusketari ezberdinek haien eskaintza aurkeztu eta hurbilduko dute. Hau, ordea, ez da guztia. Era berean, azokarekin bat datozten gaiak jorratuko dituzten jarduerak antolatuko dira. Honek ekitaldiaren erritmoa arintzen laguntzen du eta erosketak egiteaz gain, ikasi eta entretenitzeko aukera eskaintzen azokara hurbiltzen den orori. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak aurrera eramateko gune bereziak prestatuko dira Baluarten.

 

Familia eta bisitari guztiei egonaldia erreztu eta eroso egiteko asmoz, hainbat gune berezitu prestatuko dira azoka barruan: edoskitze gelatxoa; umetxoentzako "jatetxea" (besaulkiak, umetxoen aulki bereziak, biberoi-berogailuak...); aldatzeko gunea (aldatzeko mahaiak eta haur-higiene produktuak); ludoteka puzgarri eta jostailuekin eta azkenik, atseden hartzeko moduko kafetegia.

 

 

 

 

© 2015 by Sofeven Eventos, S.L 

bottom of page